Jabekuntza Eskolen Ondarroako topaketa «aberasgarria» izan da
Bizkaiko Jabekuntza Eskola Sareko Topaketa egin da Ondarroan. Aurtengoa hamaikagarrena izan da, eta bertan Ondarroa, Ermua eta Basauriko jabekuntza eskoletakoak batu dira. Topaketen antolatzaileek nabarmendu dutenez, topaketak oso aberasgarriak izan di...
Topaketan parte hartu zutenak Zurrumurru matxistarik ez ekimena lantzen aritu dira ikasturtean, eta gai hori ardatz hartuta, besteen esperientziak ezagutu eta eztabaidatzeko aukera izan zuten Kofradia Zaharrean.
Eguerdian, berriz, zurrumurru matxistaren kontrako kale ekintza egin zuten. Etxelilatik Plaza Musikara eta handik hondartzaraino joan ziren, eta hainbat ekintza egin zituzten. Tartean, geldialdia egin zuten Alamedan, eta Zurrumurru matxistaren aurkako dantza plazaratu zuten, besteak beste. Topaketa Moby Dicken egin zuten bazkariagaz amaitu zuten.