Hezurrak osasuntsu mantentzeari buruz ariko dira, bihar
AMOROTO // Hezurrak eta orokorrean gorputza zaintzeari buruz ariko dira bihar, Amorotoko Kultur Etxean. Kurutz Ondo Jubilatuen Elkarteak hezurrak osasuntsu mantentzeari buruzko hitzaldia antolatu dute. Joana Antxotegi eta Irati Urionaguena Gurutzetako...
AMOROTO // Hezurrak eta orokorrean gorputza zaintzeari buruz ariko dira bihar, Amorotoko Kultur Etxean. Kurutz Ondo Jubilatuen Elkarteak hezurrak osasuntsu mantentzeari buruzko hitzaldia antolatu dute. Joana Antxotegi eta Irati Urionaguena Gurutzetako ospitaleko erreumatologia zerbitzuko erreumatologoek gidatuko dute saioa. Informazioa eta aholkuak emateaz batera, bertaratutakoen zalantzak argituko dituzte.