Gastronomia eta kirola, denek gozatzeko
Eguenean Gorpuzti Eguna ospatu, eta bariku iluntzean Lorea dantza taldeko beteranoen eskutik hasi zituzten ibarrangelutarrek udalerriko jai nagusien ospakizunak. Eguraldia lagun, giro ederra eduki dute.Lorea dantza taldeko beteranoek herritar denentzat...
Eguenean Gorpuzti Eguna ospatu, eta bariku iluntzean Lorea dantza taldeko beteranoen eskutik hasi zituzten ibarrangelutarrek udalerriko jai nagusien ospakizunak. Eguraldia lagun, giro ederra eduki dute.
Lorea dantza taldeko beteranoek herritar denentzat prestatutako ekintzetan parte hartzeko gonbita luzatuz hasi zituzten barikuan Gorpuzti jaiak Ibarrangelun. Eta horrela, adin guztietako herritarren parte hartze zabalagaz igaro da jaien lehenengo asteburua.Musika eta dantza izan ziren protagonistak asteburuan, eta 180 lagun batu ziren zapatuko herri bazkarian, Ibaetako frontoian.
Zapatu honetan ere badute zegaz gozatu. Paella Txapelketaren aitzakian, urtero familia zein lagun artean Elexalden elkartuta, egun pasa ederra egiten dute.
Zapatu arratsaldean, berriz, Ibaetako frontoira hurreratuko dira. Beste urte batez, eskupilota ikuskizun ederraz gozatu ahal izango dute ibarrangelutarrek zein inguruko herrietatik etorritako bizilagunek.
Titin III.ak eta Arrizabalaga gernikar gazteak osatuko dute bikote bat, eta Uriondo gizaburuagarra eta Uriona markina-xemeindarra izango dituzte aurkari. Arrizabalaga eta Uriona egungo lehen mailako afizionatue- tako Bizkaiko txapeldunak dira.
Partiduaren ostean, EinGOren musikak lagunduta joango dira Ibaetatik Elexaldera.