Eskualdeko eta herriko lekuak batzen dituen mapa kaleratu du udalak
Gernika-Lumoko eta eskualdeko lekuak batzen dituen mapa turistikoa kaleratu du Gernika-Lumoko Udalak. Mapak eskualdeko bisita turistikoak sustatzea eta erraztea ditu helburu.Maparen 40.000 ale kaleratu ditu udalak. Argitalpenaren aurrealdean Gernika-Lu...
Maparen 40.000 ale kaleratu ditu udalak. Argitalpenaren aurrealdean Gernika-Lumoko 11 baliabide turistiko aipagarrienak agertzen dira; besteak beste, Juntetxea, Europako Herrien Parkea, babeslekuak eta Jai Alai frontoia. QR kodea gehitu diote mapako leku turistiko bakoitzari, eta tresna horregaz, 11 lekuetako iragarkiak ikus ditzakete bisitariek; herrian zer ikus daitekeen eta lekuak zelakoak diren erakusten dituzten bideoak, hain zuzen. Atzean, berriz, Urdaibaiko mapaz gain, eskualdeko beste 11 leku nabarmendu dituzte. Horiei buruzko informazioa eta kokalekua zehazten ditu argitalpenak.
Udalaren esanetan, mapa «oso erabilgarria» da eskualdeko esparru turistikoetarako; izan ere, eskualde eta inguruko ostatu zein turismoko jardueretan 10.000 plano baino gehiago banatzen dira.