Bermeopedia proiektua aurkeztu eta landuko dute gaur
Euskal wikilarien elkarteak Bermeok euskarazko wikipedian daukan presentzia areagotzeko hainbat eskari egin ondoren, Bermeoko Udalak Bermeopedia proiektua martxan jarriko du.Bermeori eta bermeotarrei buruzko informazio asko badago ere, informazio hori ...
Bermeori eta bermeotarrei buruzko informazio asko badago ere, informazio hori hobetu egin daitekeela uste du udalak. Hori dela eta, Bermeopedia proiektua abian jartzea erabaki dute, auzolanean herriari buruzko «informazio librea gehitzeko» asmoagaz.
Proiektua aurkezteko eta lantzeko, gaur 19:00etan jarri dute hitzordua kultur etxean.
Udalak euskarazko wikipedian parte hartu nahi duten pertsonak eta Bermeori buruz «idatzi barik dagoenaren egile» izan nahi dutenak animatu ditu parte hartzera: «Bermeoko historia, bermeotarren biografiak, gure ingurune, paisaia edo kultura, gure ohiturak edo euskara, azken finean, ezagutza guztiak bideratzearen alde dauden herritarrek hitzordu garrantzitsua dute gaur».