Athletic Cluben mendeurreneko logotipoa
Athletic Cluben mendeurreneko logotipoa jarri zuten domeka eguerdian, orain dela 20 urte inauguratu zuten Athletic Kalean. Jon Eguren morgarrak egin du aipatu lana. Mari Tere Artetxe Barrena alkatea buru zela udal ordezkari eta herritarrekin batera, Ka...

Athletic Cluben mendeurreneko logotipoa jarri zuten domeka eguerdian, orain dela 20 urte inauguratu zuten Athletic Kalean. Jon Eguren morgarrak egin du aipatu lana. Mari Tere Artetxe Barrena alkatea buru zela udal ordezkari eta herritarrekin batera, Karlos Gurpegi jokalari ohia eta Izaskun Larrieta zuzendaritza taldeko kidea egon ziren. Artetxeren berbetan, klubaren 120. urteurrena ospatzen den honetan, omenaldiagaz bat egin gura izan dute. Morgako Dantza Taldearen emanaldiagaz girotu zuten ekitaldia.