Aldazabal eta Lizardi izan dira Xistera Zirkuituko lehenengo irabazleak
Berriatuko Maialen Aldazabal eta Mutrikuko Eneritz Lizardi izan dira Nesken Xistera Zirkuituko lehen jardunaldiko irabazleak, Maite Ortiz de Mendibil (Hondarribia) eta Naroa Merino (Donostia) 2-0 mendean hartu zituzten Lea-Artibai eta Mutrikuko pilota...
Tanto bakarreko aldeagaz nagusitu ziren emozioz betetako lehenengo partiduan; 15-14 irabazi zuten. Bigarren norgehiagoka ere oso lehiatua izan zen, eta lehen jokoan baino alde handiagoa atera baldin bazuten ere, pareko ibili ziren bi bikoteak. Bigarren partidua 15-12ko markagailuagaz irabazi zuten Berritukoak eta Mutrikukoak.
Nesken Xistera Zirkuitua Cabanillasen hasi da, eta bi eguneko jarduna eduki dute aurretik. Txapelketako partiduez gain, topaketa egin eta kinielak jokatu dituzte. Adin ezberdinetako 35 pilotari aritu dira jokoan, umeetatik helduetaraino, eta zaleek emandako erantzuna bikaina izan dela azpimarratu du Xisterak. «Bi egunetan harmailak bete egin dira».
Hurrengo jardunaldia Markina-Xemeinen izango da, ekainaren 16an.