Urrea eta zilarra, Espainiako Txapelketan
Castro Urdialeseko uretan lehiatu zuten domekan 72. Espainiako Trainerilla Txapelketa, eta bermeotarrek emaitza oso onak lortu dituzte. Gazteek urrezko domina lortu zuten, 14 minutu, 31 segundo eta 90 ehuneneko denboragaz. Absolutu mailan, berriz, zila...

Castro Urdialeseko uretan lehiatu zuten domekan 72. Espainiako Trainerilla Txapelketa, eta bermeotarrek emaitza oso onak lortu dituzte. Gazteek urrezko domina lortu zuten, 14 minutu, 31 segundo eta 90 ehuneneko denboragaz. Absolutu mailan, berriz, zilarrezko domina irabazi zuten. Kategorian horretan ia sei segundoko aldea egon zen lehenengo bi sailkatuen artean. 13.31,97 markatu zuen Zierbenak, eta Bermeok, berriz, 13.37,63. San Juango trainerillak eskuratu zuen emakumezkoen absolutu mailan lehenengo postua.