Santurtziko Itsasoko Amak irabazi du Mutrikuko bandera

Santurtzi eta Hondarribiako traineruen artean lehia bizi-bizia egon da Mutrikuko gizonezkoen traineru estropadan. Izan ere, azken arraunkadan erabaki da Mutrikuko XIX. bandera. Zazpi ehuneneko aldeagatik irabazi du estropada Santurtziko Sotera traineru...

Santurtzi eta Hondarribiako traineruen artean lehia bizi-bizia egon da Mutrikuko gizonezkoen traineru estropadan. Izan ere, azken arraunkadan erabaki da Mutrikuko XIX. bandera. Zazpi ehuneneko aldeagatik irabazi du estropada Santurtziko Sotera traineruak. Lau luze eta hiru ziaboga egiteko, 19 minutu eta 56,40 segundo behar izan zuten. Traineru irabazleak, gainera, estreinako irabazi du Mutrikuko lehia. Bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren, Hondarribiako Ama Guadalupekoa trainerua (19.56,47) eta Urdaibai (20.16,33) izan ziren.

Traineru denboraldi ofiziala hasi aurreko estropadan, guztira, hamasei traineruk parte hartu zuten, eta, tartean, Lea-Artibai eta Mutrikuko hiru taldek. Ondarroak (20.21,96) bosgarren amaitu zuen, Isuntzak (20.41,99) zortzigarren eta Mutrikuk (21.45,09) hamaseigarren.