Naiara Diez nafarrak beste urtebete jarraituko du Lointeken
Naiara Diezek Lointek Gernika Bizkaiaren kapitain izaten jarraituko du hurrengo denboraldian.Altsasuarrak adierazi du beragan konfiantza osoa daukan eta bere etxea den klubean beste urte batez egoteagatik oso pozik dagoela. «Klubarengandik zein jendea...
Altsasuarrak adierazi du beragan konfiantza osoa daukan eta bere etxea den klubean beste urte batez egoteagatik oso pozik dagoela. «Klubarengandik zein jendearengandik jasotako babesa eta maitasuna kantxan eskertzeko desiatzen nago. Argi daukat hurrengo denboraldian dena ondo joango dela. Lana, esfortsua eta sakrifizioa faltako ez ditugun erronkak izango ditugu».
Kapitaina eta taldeko «arima» da Diez, eta bere kontratu berritzea «lehentasuna» izan da klubarentzat.