Amandarri eta Koaxi, bigarren talde onenak Pasai Donibaneko triatloian
V. Pasai Donibane Geltoki Motor esprint mailako triatloia lehiatu zen zapatuan, eta Euskal Herriko zirkuituko 3. triatloi puntuagarrian ere emaitza onak lortu dituzte Lea-Artibaiko kirolariek. Lekeitioko Amandarri eta Ondarruko Koaxi bigarren talderik ...
Lekeitioko Amandarri Triatloi Taldeko sei triatletak parte hartu zuten norgehiagokan, eta emaitzagaz oso pozik daudela adierazi dute. Haritz Garatek, gainera, lehen hamarren artean sartzea lortu zuen; 9. helmugaratu zen.
Proba bikaina egin zuten Ondarroako Koaxi Triatloi Taldeko neskek ere. Bigarren talde onena izategaz gain, lehen hamar emakumeen artean sartu zen helmugara Ioana Osa. 1.25.05 denbora eginez 9. gelditu zen kirolari ondarrutarra. Taldekide Arantza Burgoak eta Nagore Eluk ere postu bikainak lortu zituzten; 16. geratu zen Burgoa (1.31.52) eta 17. Elu (1.32.12).
Arrillaga, laugarren
Garraitz Triatloi Taldeko bederatzi kidek ere parte hartu zuten Pasaiko triatloian, eta oraingoan ere Mireia Arrillaga podiumetik hurre gelditu zen. 4.a izan zen emakumeetan, eta ordubete eta 20 minutu behar izan zituen proba amaitzeko. Bestalde, Antxon Goitia lehenengoa izan zen kadete mutiletan, proba ordubete eta 17 minutuan osatuta, eta Aratz Aizpuruak 3. egin zuen mutiletan, ordubete eta 14 minutuko denbora eginda.
Bestalde, Garraitz taldeko Alba Mendazonak Cabezon de la Sal herriko (Kantabria, Espainia) Los 10.000 del soplao proban parte hartu zuen, 115 kilometroko txirrindu proban, eta podiumera igo zen 2. postua lortuta.