Urdaibai Koparen hirugarren proba atzo lehiatu zuten Gernika-Lumon.
78 korrikalarik burutu zuten 17,5 kilometroko mendi lasterketa (sailkapena ikusgai dago
Urdaibai Koparen webgunean).
Proba hasi eta ordu bete, 25 minutu eta hamazazpi segundora helmugaratu zen San Migel. Bi minutu eta 42 segundora heldu zen
Unai Santamaria eta Mikel Monasterio izan zen hirugarrena; San Migelengandik hiru minutu eta hamabi segundora amaitu zuen Monasteriok.
Oihane Perezek eta Itsaso Ballazek osatu zuten emakumezkoen podiuma. Jauregik (11. en sailkapen orokorrean) ordu bete, 46 minutu eta 43 segundo markatu zituen helmugan. Harengandik hiru minutu eta lau segundora sailkatu zen Perez. Ballazek, berriz, bi ordu, minutu bat eta 52 segundotan amaitu zuen lasterketa.
Argazkia: Arrolape Mendi Kluba.
Giro itzela izan zuten VI. Mendi Jaian. Eguraldia lagun, ehunka pertsona batu ziren mendi lasterketan, BTTan eta mendi martxa luzean zein laburrean. Gainera, guzti horien elkartasunari esker, Arrolape Mendi Klubak
619 euro bildu zituen Donohue sindromea duen
Maialen Aulestia umeari laguntzeko
#gomaialen ekimenerako.
Bestalde, aurten ere Mendi Jaia koloreztatu dute. Kzn, As eta Pkm artistek graffiti erraldoia egin zuten probak iraun bitartean.
“Eguraldi itzela izan genuen, eta parte hartzeagaz pozik gaude. Izan ere, inguruan hainbat ekitaldi egon ziren, Lekeitioko Eskola Publikoen jaia esaterako. Hala ere, bertotik zein kanpotik jendea hurbildu zen. Gure helburuetako bat emakumeen parte hartzea bultzatzea da, eta urtez urte kopurua igotzen doa. BTTan gutxiago egon ziren, eta hori erronka bat da guretzat”, adierazi du arrolapetarrek.
BTT proba 53 txirrindularik egin zuten, eta mendi martxa luzean eta laburrean 483 parte hartzaile egon ziren.