Castroko uretan lehiatu zuten atzo 72. Espainiako Trainerilla Txapelketa.
Zierbena nagusitu zen gizonezkoen absolutu mailan, eta
San Juan emakumezkoenean.
14 minutu, 31 segundo eta 90 ehuneneko denboragaz nagusitu zen Bermeo gazte mailan. Getaria sailkatu zen atzetik sei segundo eta bost ehunenera, eta Samertolameuk eskuratu zuen brontzezko domina, 14 minutu, 52 segundo eta 56 ehuneneko denboragaz.
Absolutu kategorian
ia sei segundoko aldea egon zen lehenengo bien artean. 13:31,97 markatu zuen Zierbenak, eta Bermeok, berriz, 13:37,63. Cabo da Cruz galiziarrarentzat izan zen hirugarren postua. Galiziarrek 13 minutu, 39 segundo eta 14 ehunenetan burutu zuten estropada.
Bermeoko arraun taldeak denboraldi bikaina egin du trainerilletan,
Euskadiko eta Bizkaiko txapelketetan garaipen garrantzitsuak eskuratu baititu.
Bermeoko gazte eta absolutu kategorietako arraunlariak.
Argazkia: Bermeo Arraun Argazkiak.
Nesketan nagusitasunez lortu zuen urrezko domina Pasaiako taldeak. 15 minutu, 45 segundo eta 46 ehunen markatu zuen amaieran. Hamahiru segundo eta 21 ehunenera sailkatu zen Riveira, eta Coruxo hirugarrenak 16 minutu, 12 segundo eta 86 segundotan amaitu zuen lehia.