Urtzi Arrondo beasaindarra izango da Gernikaren entrenatzailea
Jabi Luaces busturiarrak taldea zuzentzeari utzi ostean Arenas-egaz akordioa itxi du, Gernika Clubak asteon jakitera eman du Urtzi Arrondo gipuzkoarra izango dela 2.B mailako entrenatzailea 2018-2019 denboraldian.Beasaindarrak 2009an utzi zion jokalari...
Beasaindarrak 2009an utzi zion jokalari izateari, eta bere herriko taldea zuzentzen egon da azken urteak, bigarren zein lehen entrenatzaile moduan.
Etapa berria hasteko ilusioz dago, eta «salto handia» izango dela zehaztu du. Entrenatzaile moduan hazten jarraitzeko aukera dela gaineratu du. «Taldera egokitzen ahalegintzen naiz. Lehiakortasuna eta taldeagaz konpromisoa izatea oinarrizkoak dira». Hain zuzen, Koldo Zabala presidenteak taldearen nortasunari eustearen garrantzia azpimarratu du, «geratu gura dutenei aukera emanda».