Naiara Diez nafarrak bosgarren denboraldia beteko du Gernika-Lumoko taldean
Altsasuarrak adierazi du beragan konfiantza osoa daukan eta bere etxea den klubean beste urte batez egoteagatik oso pozik dagoela. “Klubarengandik zein jendearengandik jasotako babesa eta maitasuna kantxan eskertzeko desiatzen nago. Argi daukat hurrengo denboraldian dena ondo joango dela. Lana, esfortsua eta sakrifizioa faltako ez ditugun erronka izango dugu”.
Kontratu berritzearen berri goizean eman du Gernika KESBek.
2017-2018 denboraldian hiruko jaurtiketetan jokalari onena izan zen Diez; %47,4ko eraginkortasunagaz, 57 saiakeretatik 27 saskiratze lortu zituen.
Kapitaina eta taldeko “arima” da nafarra, eta bere kontratu berritzea “lehentasuna” izan da klubarentzat.