Mario Lopez entrenatzaileak beste urtebete jarraituko du Gernika KESBen
Lointek Gernika Bizkaiaren proiektuak Mario Lopez gernikarraren gidaritzapean jarraituko du beste urte betez.Gernika KESBeko arduradunek asteon eman dute akordioaren berri. Klubarentzat Lopezek entrenatzaile izaten jarraitzea «aukera bakarra» zela et...
Gernika KESBeko arduradunek asteon eman dute akordioaren berri. Klubarentzat Lopezek entrenatzaile izaten jarraitzea «aukera bakarra» zela eta entrenatzaile gernikarrarentzat ere «lehentasuna» zela adierazi dute. Akordioa «erraz» itxi dutela-eta pozik daude, eta hurrengo denboraldirako taldea osatzeko lanean dabiltza. Hain zuzen, zenbait kontratu berritze laster jakinaraziko dituztela esan dute.
Lopezen berbetan, ilusioz eta umiltasunez berrekingo dio lanari: «Denboraldi bakoitzean zerotik hasten gara, ilusioak eraberrituta. Ahalik-eta lehiakorrenak izatea da helburua. Nortasunagaz, jarrera erasokorra eta joko azkarra erakutsi nahi ditugu».