Karmen jaietako bazkarirako izen ematea zabaldu dute
MARKINA-XEMEIN // Uztailaren 14an izango den Karmen jaietako herri bazkarian izena emateko epea zabaldu du herriko Jai Batzordeak. Bazkarian parte hartu nahi dutenek ekainaren 27ra arte edukiko dute izena emateko aukera. Horretarako, urtero modura, uda...
MARKINA-XEMEIN // Uztailaren 14an izango den Karmen jaietako herri bazkarian izena emateko epea zabaldu du herriko Jai Batzordeak. Bazkarian parte hartu nahi dutenek ekainaren 27ra arte edukiko dute izena emateko aukera. Horretarako, urtero modura, udaletxe beheko solairuan dagoen harrerara joan beharko dira, eta parte hartuko dutenen kopurua zehaztu beharko dute. Pertsonako 2 euro ordaindu beharko dira.