Itsasontzien maketak bilatzen ari dira erakusketa baterako
LEKEITIO // Lekeitioko Untziola elkarteak itsas maketen erakusketa egingo du ekainaren 29tik uztailaren 1era, Barandiaran aretoan. Horretarako, lekeitiarrek egindako maketak bilatzen ari dira. Erakusketagaz itsas tradizioa gazte zein nagusiengana hurbi...
LEKEITIO // Lekeitioko Untziola elkarteak itsas maketen erakusketa egingo du ekainaren 29tik uztailaren 1era, Barandiaran aretoan. Horretarako, lekeitiarrek egindako maketak bilatzen ari dira. Erakusketagaz itsas tradizioa gazte zein nagusiengana hurbildu nahi dute, «itsasontziek Lekeition utzitako ondarea ezagutzera emanez». Erakusketan parte hartzeko lekeuntziola@gmail.com helbidera idatzi behar da.