Hamasei traineruk parte hartuko dute Mutrikuko XIX. banderan
Bihar nagusi mailako gizonen traineru estropadak egongo dira Mutrikun. KAE1, KAE2 eta TKE arraun ligetako hamasei traineru batuko dira 17:00etatik aurrera Mutrikuko uretan. Denak ere nor baino nor ariko dira Mutrikuko XIX. banderaren bila.Hurrengo aste...
Hurrengo asteetan hasiko den traineru denboraldirako prestaketa lanak egiteko balioko duen estropada izango da , eta berritasunen artean, Mutriku Arraun Taldeko arraunlariek traineru estreinatu berriarekin parte hartuko dute lehian. Parte hartzaile guztiek, ohi bezala, lau luze eta hiru ziaboga egin beharko dituzte estropada eremuan.
Etxeko trainerua lehen txandan uretaratuko da, Getxo, Arkote eta Orio B taldeekin batera. Eta handik hiru minutura, Lapurdi, Zumaia, Isuntza eta Zarauzko arraunlariak uretaratuko dira. Lehenengo txanda amaitzen denean jokatuko da bigarren txanda, eta bertan Getaria, Pasai Donibane, Itsasoko Ama eta Kaiarriba ariko dira. Azkenik, hiruga- rren txandan, Hondarribia, Urdaibai, Kaiku eta Ondarroaren txanda izango da.