EusGazteak Eguna ospatuko dute bihar, Gernika-Lumon
Herriko gazteen euskararen erabilera sustatzea helburu duen ekintza soziala da. Marrazki lehiaketaren sariak banatuko dituzte arratsaldean, AstranGernika-Lumoko gazteen euskararen erabilera sustatzeko eguna antolatu dute Barrutialde eta Gernikako Insti...
Herriko gazteen euskararen erabilera sustatzea helburu duen ekintza soziala da. Marrazki lehiaketaren sariak banatuko dituzte arratsaldean, Astran
Gernika-Lumoko gazteen euskararen erabilera sustatzeko eguna antolatu dute Barrutialde eta Gernikako Institutuko ikasleek biharko. EusGazteak Eguna izena jarri diote ekintza sozialari, eta 11:30ean Europako Herrien Parkean hasiko dute eguna; arratsaldea, berriz, Astran pasatuko dute.AHIZE-AEK aholkularitza zerbitzuaren EusLiderrak proi- ektuaren barnean antolatutako eguna izango da biharkoa. Inguruko herrietan euskara sustatzeko «nahiagaz» abiarazi zuten EusLiderrak proiektua AHIZE zerbitzuko kideek; hizkuntza ohituretan eragiteko tailerra dela aitortu dute.
EusLiderrak tailerrean aktibatutako DBH3. mailako Barrutialde eta Gernikako Institutuko zortzi ikaslek antolatu dute EusGazteak Eguna, eta ekintzez bete dute ekainaren 2a. AHIZE aholkularitza zerbitzuko kideen esanetan, guztia egin dute ikasleek; «ilusio handiagaz» dabiltza lanean. «Lidergo kateak» sortu nahi dituzte biharko egunagaz; harreman berriak euskaraz sortu, hizkuntza aldaketak eman eta euskara sustatu. Antolatzaileak «euskara sustatzeko eredua» direla adierazi dute.
Ekintzez betetako eguna
Altxor ezkutua jolasagaz hasiko dute eguna, eta umeentzako tailerrak ere antolatu dituzte. Gainera, Gernika-Lumoko ikastetxe guztietako ikasleek parte hartzen duten marrazki lehiaketaren sari banaketa egingo dute; orain dela hiru aste euskara beraientzat zer den marraztu behar izan zuten ikasleek.
Sari banaketaz gain, batukada eta kontzertua ere egongo direla jakinarazi dute.