Etxanizek irabazi du Gipuzkoako 49. Hiru Txirlo Txapelketa
Amaitu da Gipuzkoako 49. Hiru Txirlo Bola Joko txapelketa. Floreagan jokatu zen finalean Gorka Etxanizek txirlo kopuru gehiago botata txapela bereganatzea lortu zuen. Bigarren Unai Loiola gelditu zen, eta Xabier Loiolak osatu zuen podiuma. Taldeka San ...
Lea-Artibaiko bolariak ere maila onean ibili dira. Gipuzkoako talde ezberdinetan banatuta parte hartu dute, Elgetan, Lasturren eta Asola Berrin. Hurrengoa izan da bertokoen sailkapena: 15. Jesus Mendibe (26 txirlo), 17. Mateo Guenaga (23 txirlo), 18. Pedro Guenaga (21 txirlo),?24. Antonio Ibarluzea (19 txirlo), 25. Juan Txurruka, 26. Patxi Olabarria (17 txirlo), 27. Luis Guenaga (17 txirlo) 29. Lander Odiaga (15txirlo), 37. Oier Azumendi (13 txirlo), 38. Mikel Urkia (12 txirlo), 44. Esther Guenaga (9 txirlo), 46. Oier Aransolo (8 txirlo), 47. Amaia Korta (8 txirlo) eta 59. Jose Angel Fernandez (3 txirlo).?
Bolari Eguna
Txapelketari amaiera borobila emanez, bihar Bolari Eguna ospatuko dute Elgetan. 11.00etan jaurtialdi bat jokatuko dute, eta ondoren, Lehendakari Txapelketa. Lehia horretan Gipuzkoako Txapelketako sailkapeneko lehenengo 64 bolariek parte hartuko dute, eta kanporaketa erara jokatuko da.
Ondoren, bazkaria edukiko dute bolariek, eta aurreratu dutenez, bolari bi omenduko dituzte: Biotza Azpiri eta Arlindo Almeida.
Jaia amaitzeko, garaikurrak banatu eta txapela jantziko diete aurtengo txapeldunei. Eguna Ander Arritxaren musikagaz girotuta egongo da.