Bizkaiko Jabekuntza Eskolen Topaketa, bihar, Ondarroan

Zurrumurru Matxistarik Ez ekimena aurkeztuko dute. Estrategiak eztabaidatu eta erantzun feministak sortuko dituzte. 60 lagun inguru batuko direla esan duteUrtero legez, Bizkaiko Jabekuntza Eskolen ikasturte bukaera ospatzeko topaketa egingo dute. Bihar...

Zurrumurru Matxistarik Ez ekimena aurkeztuko dute. Estrategiak eztabaidatu eta erantzun feministak sortuko dituzte. 60 lagun inguru batuko direla esan dute

Urtero legez, Bizkaiko Jabekuntza Eskolen ikasturte bukaera ospatzeko topaketa egingo dute. Biharko jarri dute hitzordua, Ondarroan.

Antolatzaileek azaldu dutenez, Zurrumurru Matxistarik Ez ekimenaren aurkezpena egingo dute. Horretan, Ermuan, Ondarroan eta Basaurin landu diren estrategiak ezagutzera emango dituzte. «Horiei buruz eztabaidatu eta erantzun feministak sortuko ditugu».

Bazkarirako izena emateko epea itxita badago ere, topaketan parte hartzeko izen ematea zabalik dago. Horretarako, interesatuek Ondarroako Udal Berdintasun Sailera deitu beharko dute goizez (94-683 36 70) edota Etxelila Emakumin Topalekura arratsaldez (94-613 40 08).

Gutxi gorabehera 60 lagun inguruk parte hartuko dutela azaldu dute.