Askotariko kirolak dituzte aukeran ume bermeotarrek, asteburuan
Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendutako Kirolari Ateak Zabalik jardunaldia egingo dute Bermeon, asteburuan.Bermeoko Eskolarteko XIV. Olinpiada jokatuko dute Araneko kiroldegian bihar, 10:00etatik 12:00etara. Kirol Patronatuaren eta Taraska Gazte-Zahar A...
Bermeoko Eskolarteko XIV. Olinpiada jokatuko dute Araneko kiroldegian bihar, 10:00etatik 12:00etara. Kirol Patronatuaren eta Taraska Gazte-Zahar Atletismo Taldearen eskutik, barne atletismoko probak egingo dituzte, lau gunetan banatuta.
Bestalde, Lamerako kioskoan arte martzialen gunea jarriko dute, 11:30etik 13:00etara. Eta Zubiaur Tar Kepa 50eko enparantzan eskubaloi gunea izango dute, 18:00etatik 20:00etara (euria balego, Araneko kiroldegian).
Etzi, berriz, line dance eta gimnastika erritmikoko erakustaldiak egingo dituzte Lameran, 12:00etatik 14:00etara.