Kongora bildatzeko mugikor bilketa ari dira egiten Ondarroan

Ondarroan Kongora bildatzeko mugikor bilketa solidarioa ari dira egiten, Zubi Zahar herri ikastolako DBH3ko ikasleen ekimenez. Proiektu bat lantzen egon dira eskolan, eta, orain, Alboan Gobernuz Kanpoko Erakundeagaz ari dira kanpaina egiten.Mugikorrak ...

Ondarroan Kongora bildatzeko mugikor bilketa solidarioa ari dira egiten, Zubi Zahar herri ikastolako DBH3ko ikasleen ekimenez. Proiektu bat lantzen egon dira eskolan, eta, orain, Alboan Gobernuz Kanpoko Erakundeagaz ari dira kanpaina egiten.

Mugikorrak batzeko, herriko hainbat lekutan ipini dituzte kaxak, eta ikasleek adierazi dutenez, mugikorrez gain, tabletak eta ordenagailuak ere jasoko dituzte honako tokietan: ikastolako zuzendaritzan, Kulixka eta Anaitasuna tabernetan eta Carrefour supermerkatuan. Bilketa ekainaren erdialdera arte egongo da zabalik.

Gatazkarik gabeko teknologiak proiektuaren barruan ari dira bilketa egiten. «Proiektu honen helburua honakoa da: mugikorrek, tabletek eta ordenagailuek Kongoko Errepublika Demokratikoko ekialdeko gerragaz duten lotura ezagutzera ematea. Kongoko Errepublika Demokratikoa munduko meatzaritza gune garrantzitsuenetako bat da. Han dago koltanaren munduko erreserben %80, eta mineral hori gabe ezinezko izango zen teknologia berrien iraultza, bereziki teknologia mugikorrarena».