Gaur hasiko dira Mutrikuko Historia Jardunaldiak
Ekainaren 8ra bitartean, hiru hitzaldi eskainiko dituzte Zabiel kultur etxeko hitzaldi aretoan. Instutuan Gernikako bonbardaketa landuko dute gaurGaur hasi eta ekainaren 8a bitartean, Historia Jardunaldiak egingo dituzte Mutrikun. Udalaren ekimenez egi...
Ekainaren 8ra bitartean, hiru hitzaldi eskainiko dituzte Zabiel kultur etxeko hitzaldi aretoan. Instutuan Gernikako bonbardaketa landuko dute gaur
Gaur hasi eta ekainaren 8a bitartean, Historia Jardunaldiak egingo dituzte Mutrikun. Udalaren ekimenez egingo dira jardunaldiak, eta Euskal Herriaren historiaz eta berton gertatutakoaz jabetu nahi duten guztiei daude zuzenduta. Guztira, hiru hitzaldi eskaniko dira, eta denak Zabiel kultur etxeko hitzaldi aretoan egingo dira, 19:00etan hasita. Herritarrei parte hartzeko deia egin diete antotzaileek, eta sarrera doakoa dela gogorarazi dute.Jardunaldiak Xabier Irujoren hitzaldiarekin hasiko dira. Historialari eta Renoko Unibertsitateko (Nevada, Ameriketako Estatu Batuak) euskal ikerguneko zuzendariak Genozidioa Euskal Herrian hitzaldia eskainiko du. Ekainaren 7an, berriz, Leyre Arrieta historialari mutrikuarraren txanda izango da. Deustuko Unibertsitateko irakasle titularrak Hemen Euskadi Irratia, eusko erresistentziko gudarien deia hitzaldia eskainiko du. Azkenik, ekainaren 14an, Borja Aginagalde Euskadiko Artxibo Historikoaren zuzendariak Zabiel Kultur etxea eta garaiko gizartea hitzaldia eskainiko du.
Publiko zabalari eskainitako hiru hitzaldiez gain, beste hitzaldi bat ere egongo da. Kasu horretan, institutuko ikasleei zuzendutakoa izango da. Xabier Irujok Gernikako bonbardaketa hitzaldia emango du gaur, 12:00etan. «Iaz ere beste hitzaldi bat eskaini zuen Irujok institutuan, eta eduki zuen harrera ona ikusita, aurten ere esperientzia errepikatzea erabaki dugu».