Gernika-Lumoko gazteen e
uskararen erabilera sustatzeko eguna antolatu dute Barrutialde eta Gernikako Institutuko ikasleek
zapatuan. EusGazteak Eguna izena jarri diote ekintza sozialari, eta goizeko 11:30etan Europako Parkean hasiko dute; arratsaldean berriz, Astran bukatuko dute eguna gazteek.
AHIZE-AEK aholkularitza zerbitzuaren EusLiderrak proiektuaren barnean antolatutako eguna izango da zapatukoa. Inguruko herrietan euskara sustatzeko “nahiagaz” abiarazi zuten EusLiderrak proiektua AHIZE zerbitzukoek; izan ere, hizkuntza ohituretan eragiteko tailerra dela aitortu dute. EusLiderrak tailerra herriko ikastetxe desberdinetan eman dutela esan dute arduradunek, eta bi fase dituela azaldu dute. Lehenengo hiru saioek gazteen hizkuntza ohituretan eragitea dute helburu, eta hurrengo hiru saioak berriz, borondatezkoak dira.
EusGazteak eguneko antolatzaileak
EusLiderrak tailerrean aktibatutako
DBH3. mailako Barrutialde eta Gernikako Institutuko zortzi ikaslek antolatu dute EusGazteak eguna, eta ekintzez bete dute ekainaren 2a. AHIZE aholkularitza zerbitzuko kideen esanetan, guztia egin dute ikasleek, “ilusio handiagaz” dabiltza lanean-eta. Bi zentroetako ikasleek “elkarlanean” antolaturiko eguna da, beraien inguruak euskaraz egitera aktibatzeko asmoagaz.
Aktibatutako gazteek “lidergo kateak” sortu nahi dituzte; hau da, harreman berriak euskaraz sortu, hizkuntza aldaketak eman, eta euskara sustatu. EusGazteak eguneko antolatzaileak “euskara sustatzearen eredua” direla adierazi dute HAIZEko kideek, “saltzen dutenare eredu baitira”.
Ekintzez betetako eguna. Goizeko 11:30ean hasiko dira parte hartzaileak altxor ezkutua jolasagaz, eta umeentzako tailerrak ere antolatu dituzte. Gainera, orain hiru aste Gernika-Lumoko ikastetxe guztietako ikasleek parte hartzen duten
marrazki lehiaketako sari banaketa egingo dute; euskara beraientzat zer den marraztu behar izan zuten ikasleek.
Sari banaketaz gain, marrazki guztien erakusketa jarriko dute egun osoan zehar. Batukada eta kontzertua ere izango dira Astran. Lau ikasle batu, eta Euskal Herriko abesti ezagunak jotzeko prest baitaude; eguna musikaz bukatzeko asmoa baitute antolatzaileek.
EGITARAUA:
Ekainak 2
- 11:30. Altxor ezkutua jolasean parte hartzeko izen ematea, Europako Herrien parkean.
- 12:00. Altxor ezkurua jolasaren hasiera, Europako Herrien parkean.
- 12:45. Sari banaketa, Europako Herrien parkean.
- 16:30. Umeentzako tailerrak, Astran.
- 17:30. Luntx txiki bat, Astran.
- 18:30. Marrazki lehiaketaren sari banaketa, Astran.
- 19:00. Batukada, Astran.
- 20:00. Kontzertua, Astran.