Enaden Begiak jardunaldi ekologistak egingo dituzte asteburuan, Ean
70 eta 80 hamarkadetako 'Zentral Nuklearrik EZ' mugimenduaz ariko dira. Inguru naturaletako erasoak zein arriskuak eta energia iturri berriztagarri alternatiboak aztertuko dituzteIngurumena ezagutu eta babesteko proposamen jarduna prestatu dute astebur...
70 eta 80 hamarkadetako ‘Zentral Nuklearrik EZ’ mugimenduaz ariko dira. Inguru naturaletako erasoak zein arriskuak eta energia iturri berriztagarri alternatiboak aztertuko dituzte
Ingurumena ezagutu eta babesteko proposamen jarduna prestatu dute astebururako Ean: Enaden Begiak jardunaldi ekologistak egingo dituzte.Eako Udalak, Enaden Begiak Fundazioak, Eako, Natxituko eta Bedaronako erakunde, talde zein herritarrek, Alternatiben Herriak eta Euskal Herriko hainbat talde antinuklear eta ekologistek herri hausnarketa kolektiboa egitera joateko gonbidapena egin dute. 70eko eta 80ko hamarkadetan Euskal Herrian garatu zen Zentral Nuklearrik EZ mugimendu «sendo eta arrakastatsuaren» nondik norakoak azaldu, eta inguru naturalari egiten zaizkion erasoak eta sortzen diren arriskuak aztertuko dituzte. Era berean, energia iturri berriztagarri alternatiboak hautatzeko arrazoiak helaraziko dizkiete bertaratutakoei.
Orain dela hiruzpalau hamarkada Lemoizko zentral nuklearra geldiaraztea lortu zuen aipatu mugimenduak. Horregaz batera, Ea-Ogella, Deba eta Tute- ran egin gura zituzten zentral nuklearren plana gelditzeko euskal jendarteak egindako «borroka emankorra» gogora ekarriko dute Ean. Euskal Kostalde Ez Nuklearra defendatzeko batzordeak koordinatu zituen herri desberdinetako indarrak eta askotariko ekimenak. «Memoria lantzeagaz batera, gure ingurune naturalak duen balioaz herritarrak jabetu eta zaindu eta energia iturri berriztagarriak garatu ez ezik, hobestearen apustuari ekiteko moduak bistaratu gura ditugu».
Enaden Begiak Fundazioaren gidaritzapean, garai hartako dokumentazioa, artxiboak eta balio handiko lanak babestuko dituzte, «gordailu sendo batean», jendearen eskura jarriz.
Euskal Kostalde Ez Nuklearra defendatzeko batzordean aritutako batzuek haien esperientzia, materialak, lanak eta artelanak eskaini dizkiete Ean gordetzeko. Fundazioa eratu, materiala ordenatu eta herritarren zein ikerlarien esku jarriko dute. Transmisioa ziurtatzen, ingurumena babesteko kontzientziazio lana egiten eta esperientzia eta lan berritua ziurtatzen ariko dira.