Ondarroako 'Malon de Lauzirika' zaldia izan da onena
Aulestiko Aitor Alzaaren 'Delfi' sailkatu da bigarren, eta Zumaiako Talaia Jatetxeko 'Ranbo' hirugarren. Egurrezko lau irudi egin dituzte hainbat motozerrekinInoiz plazaratu gabeko zaldiek ikuskizun bikaina eskaini dute, beste behin, Bolibarko probalek...
Aulestiko Aitor Alzaaren ‘Delfi’ sailkatu da bigarren, eta Zumaiako Talaia Jatetxeko ‘Ranbo’ hirugarren. Egurrezko lau irudi egin dituzte hainbat motozerrekin
Inoiz plazaratu gabeko zaldiek ikuskizun bikaina eskaini dute, beste behin, Bolibarko probalekuan. Zapatuan hiru zaldiren arteko demaz gozatu zuten bertaratutakoek; Aulestiko Aitor Alzaaren Defi, Ondarroako Iñaki Harategiko Malon de Lauzirika eta Zumaiako Talaia Jatetxeko Ranbo izan ziren arratsaldeko protagonistak, eta ondarrutarra nagusitu zen.500 euro, garaikurra eta ardo botila jaso zituen txapeldunak. Bigarren Alzaaren zaldia geratu zen, eta 450 euro eta ardo botila irabazi zituen, eta hirugarrenarenak 400 euro eta ardo botila.
Litxurdixo eta Laja trikitilariek lagunduta, giro ona izan zuten, eta batez ere arratsalde eta iluntze partean jende asko batu zen. Gainera, aurten egurrezko irudien erakustaldia izan dute. Bi zaldi buru, arrano bat eta indiar bat irudikatu zituzten.
Beste alde batetik, zozketa egin zuten. Eskorgaren zenbaki sariduna arratsaldean saldu zuten; bolibartar bati egokitu zitzaion, eta jan-edanaz gain, Mendatako Artape Jatetxean bi pertsonentzako afaria, asteburuko egonaldia eta Goenaga harategian 30 euroko bonua jaso zituen opari. Kanpapeko afariaren zenbaki sariduna Goenaga harategiko mutrikuar bezero bati saldutakoa da.