Bermeon ere, kazetari lana zabalduz
Gauza polita izaten da norbere lanaz hitz egitea, eta, are gehiago, entzuleak adi-adi daudenean. Hala gertatu da Bermeoko San Frantzisko herri ikastetxean, HITZAren lantaldearen bisita jaso dutenean.Herritarrak informatzea izaten da kazetarion oinarriz...
Gauza polita izaten da norbere lanaz hitz egitea, eta, are gehiago, entzuleak adi-adi daudenean. Hala gertatu da Bermeoko San Frantzisko herri ikastetxean, HITZAren lantaldearen bisita jaso dutenean.
Herritarrak informatzea izaten da kazetarion oinarrizko lana, baina hori ondo egin ahal izateko badira aurretiaz egin beharreko beste hainbat behar ere. Kazetariak, esaterako, informatu nahi duen horri buruzko dokumentazio lana egin behar izaten du. Ondoren iritsiko dira beste hainbat pauso ere, eta horietaz hitz egiteko abiatu ginen HITZAko kideok Bermeoko San Frantzisko herri ikastetxera.Aurreko eskoletan bezala, Bermeon ere, gure beharra zein den azaldu genien 3. zikloko ikasleei. Bi egunez egon ginen bertan, eta bietan aritu ginen oso gustura. Gure paperezko edizioa ez ezik, webgunea erakusteko aukera ere izan genuen. Eta ikasleek, beraien aldetik, zeuzkaten zalantzak argitzeko aukera ere eduki zuten. Eskolan elkarrizketak landu dituztela eta, horietaz ere hitz egin genuen.
Hurrengo hitzordua ekainaren 15ean daukagu Gernika-Lumoko San Fidel ikastolako DBHko ikasleekin.