Ander Bilbaok irabazi du Euskadiko Txapelketa
Bodyline Fitnesseko Euskadiko Txapelketako aurtengo txapelduna da Ander Bilbao. Alex Sobrino geratu zen txapeldunorde, eta Borja Lizarraga sailkatu zen hirugarren.Zapatu arratsaldean Gernika-Lumoko Lizeo Antzokian lehiatu zuten Euskadiko Txapelketa. A...
Zapatu arratsaldean Gernika-Lumoko Lizeo Antzokian lehiatu zuten Euskadiko Txapelketa. Aurten ere bost modalitate egon dira: fitness neurri baxua, fitness neurri altua, bodyline hasiberriak, bodyline fitness, eta bikini (neskena). Modalitate guztiak kontuan hartuta, 32 parte hartzaile egon ziren; parte hartzaile gehien bodyline fitness kategorian egon zirela azaldu dute antolatzaileek.
Bodyline hasiberrietan Ekaitz Arriortua izan zen onena, eta Aitor Gonzalez eta Pedro Ahedo sailkatu ziren bigarren eta hirugarren. Nesken bikini kategorian parte hartzaile bakarra egon da oraingo honetan: Maider Otermin donostiarra.
Fitness neurri baxuan Edu de la Peña nagusitu zen. Haren atzetik Ruben Barcena sailkatu zen, eta Israel Bautistak osatu zuen podiuma. Neurri altuan, berriz, Unai Amesto izan zen garailea. Manu Garcia geratu zen bigarren, eta Fernando Ziganda hirugarren.
Koreografia onenek saria eduki zuten. Fitness neurri altuan Amestoirena izan zen onena, eta neurri baxuan Barcenarena.
Antolatzaileek babesleei zein Kirol Patronatuari eskerrak eman dizkiete txapelketa antolatzeko duten laguntzagatik.