Gernika KESBko juniorrek Bizkaiko Kopa irabazi dute
Gernika KESBko juniorrak Bizkaiko Kopagaz bueltatu dira Barakaldotik. Hain zuzen, bertako Gorostiza kiroldegian jokatu dituzte kategoria desberdinetako norgehiagokak asteburuan.Durangoko Tabirako Saskibaloi Taldearen aurkako finalean gernikarrak hamar ...
Durangoko Tabirako Saskibaloi Taldearen aurkako finalean gernikarrak hamar puntuko aldeagaz nagusitu ziren (42-52). Gernika KESB zen kopa irabazteko faboritoa, eta ez zuen hutsik egin.
Zapatuan Loiola Indautxu taldeari irabazita sailkatu ziren finalerako. 55-72ko emaitzagaz lortu zuten garaipena finalaurrekoan.
Gernika KESBko juniorrek denboraldia amaitu dute, eta orain atseden hartzeko momentua ailegatu zaie. Denboraldi bikaina egin dute, eta apur bat nekatuta heldu dira azkenengo txanpara. «Liga oso ondo amaitu genuen, lauko finalerako sailkatu ginen, eta Espainiako Txapelketara sailkatzea gutxigatik ez genuen lortu».
Loiola Indautxu mutiletan
Bestalde, mutiletan Loiola Indautxurentzat izan zen kopa. 73-70 irabazi zion Getxo Saskibaloi Taldeari. Partidu borrokatua izan zen domekakoa; bi taldeek parekotasun handia erakutsi eta ikuskizun polita eskaini zuten.
Gernika KESBko ordezkariek esan dutenez, nesketan zein mutiletan maila altua egon da, Bizkaian saskibaloia bide onetik doan seinale.