Busturialdeko bost bertsolarik abestuko dute udazkeneko sailkatze fasean
Bizkaiko Bertsolari Txapelketako udaberriko fasea bukatuta, udazkeneko fasean abestuko duten bertsolariak zeintzuk izango diren erabakita geratu da. Busturialdeko bost bertsolari izango dira bertan: Ander Elortegi Garatea, Julen Erezuma Arzanegi, Asier Galarza Garai, Julen Ibarguengoitia Ordorika eta Ibai Amillategi Omaetxebarria.
Uda ostean helduko diote berriz txapelketari, udagoieneko fasea urrian abiatuko da-eta. Bost kanporaketa, hiru finalaurreko eta finala edukiko ditu. Kanporaketetan 30 bertsolarik parte hartuko dute. Sailkatutako bertsolariei 2014ko finalistak gehitu zaizkie. 29 izan dira puntuazi bidez udazkenean kantatzea lortu dutenak, 2014ko finalista bakarrak eman baitu izena txapelketan. Oihana Bartra Arenas bertsolariak hain zuzen. Sailkatutako 29 parte hartzaieen artean daude Elortegi, Erezuma, Galarza, Ibarguengoitia eta Amillategi.
Udazkeneko fasea jokatuta, finalaurrekoetan, hemezortzi bertsolarik kantatuko dute, eta 2016ko finalistak gehituko zaizkie. Finala Bilbon izango da, eta zortzi bertsolarik parte hartuko dute.
Azken saioa. Udagoieneko faseko sailkatuak asteburuan jokatutako saioa eta gero ezagutu ziren. Saio horretan Gurutz Uruburu Ibarguengoitia muxikarrak parte hartu zuen, eta bosgarren postuan sailkatu zen 148 puntu lortuta. Lehenengoa Arkaitz Zipitria Mendizabal izan zen 165 puntugaz eta udazkeneko kanporaketetarako tokia lortu zuen. Eneko Arrate Sololuze markinarrak ere abestu zuen Abadiñoko azken saioan eta hirugarren postua lortu zuen Mikel Aiartzaguena Agirrebeitiaren atzetik.