Aitor Rodriguez nagusitu da Busturiko lasterketan
Goran Bijelic eta Asier Castilla sailkatu dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. Lehen hirurak elkarrekin ailegatu dira, eta esprintean erabaki da probaVicinay Cadenas-Lancor taldeko Aitor Rodriguezek irabazi zuen Kadeteen Busturiko Udala Saria...
Goran Bijelic eta Asier Castilla sailkatu dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. Lehen hirurak elkarrekin ailegatu dira, eta esprintean erabaki da proba
Vicinay Cadenas-Lancor taldeko Aitor Rodriguezek irabazi zuen Kadeteen Busturiko Udala Saria, domekan.Esprintean erabaki zen lasterketa. Ordubete, 28 minutu eta 19 segundo markatu zituzten helmugan lehenengo hiru txirrindulariek. Jarraian, 24 txirrindulariko taldea hamazortzi segundora ailegatu zen Altamirako helmugara, eta lehen hirukotearengandik 29 segundora amaitu zuten beste zortzi txirrindularik.
Rodriguezegaz batera, Goran Bijelic (Gaursa Renault-Elorrio-AB) eta Asier Castilla (Luyando-Ganzedo-3Lezam) txirrindulariek osatu zuten podiuma.
Mendiko sailkapenari dagokionez, Rodriguez izan zen onena (6 puntu eskuratu zituen). Castilla sailkatu zen bigarren postuan (4 puntu), eta Bijelic hirugarren (2 puntu). Tarteko helmugako mailota Castillak jantzi zuen. Berak eta bere taldekide Mikel Berazak 3na puntu eskuratu zituzten. Rodriguez sailkatu zen hirugarren, 2 puntugaz, eta Ekin/Sc Amorebieta taldeko Aitzo Sasietak ere 2 puntu bereganatu zituen.
68 txirrindulari
Bizkaiko taldeekin batera Arabako talde bat egon zen Busturian. 11:00ak aldera hasi zen lehia. 68 txirrindulari atera ziren Altamira auzotik, eta Gernika-Lumo eta Bermeo arteko errepidean 53 kilometro pasatxoko ibilbidea egin ondoren, hasitako leku berean izan zuten helmuga.