Herri ibilaldia egin dute Bermeon, eta elkarretaratzea Gernika-Lumon.
Bermeoko Osasunaren Tokiko Sareak antolatuta, 13:00etan eman diote hasiera ibilaldiari. Antolatzaileen berbetan, “tabakoaren kea arnasteak dituen kalteez kontzientziatzeko eta gazteak erretzen ez hasteko” egin dute herri martxa.
Kultur etxea eta musika eskolan ondoan dagoen aterpetik irten dira, zuriz jantzita, kolore berdineko globo eta aterkiekin. Hortik Lameraraino jaitsi dira elkarretaratzea egiteko, bertan herritarrak tabakoaren kea arnasteak ekar ditzakeen osasun arazoetaz informatzeko.
Gainera, datorren astean zehar Bermeoko osasun zentroan tabakoa erre eta arnastearen arriskuetaz informatzeko balioko duen mahai informatiboa jarriko dutela eman dute aditzera ibilbidearen arduradunek.
Gernika-Lumon, berriz, Gernikaldeako Lehen Arreta Unitateak Gernikako osasun zentroagaz batera elkarretaratzea egin du herriko osasun etxearen aurrean. Erretzeari uzten laguntzeko
informazioa eskaini dute, eta bertaratutakoek beraien zalantzak argitzeko aukera ere izan dute.