Greziako errefuxiatuei buruzko hitzaldia eta janari bilketa, Etxebarrian

Zaporeak egitasmoak eta ETX kultur elkarteak antolatuta, Greziako errefuxiatuek bizi duten egoerari buruzko hitzaldia egongo da gaur, 19:00etan, Plaza Barrin. Horrez gain, astelehenean hasi eta ekainaren 10era arte janari bilketa egingo dute.Zehatz esa...

Zaporeak egitasmoak eta ETX kultur elkarteak antolatuta, Greziako errefuxiatuek bizi duten egoerari buruzko hitzaldia egongo da gaur, 19:00etan, Plaza Barrin. Horrez gain, astelehenean hasi eta ekainaren 10era arte janari bilketa egingo dute.

Zehatz esateko, ondoko jakiak batuko dituzte: pasta, arroza, lekari lehorrak eta lekari kontserbak. Herritarrek udaletxean eta Tomasenean utzi ahalko dituzte elikagaiak.

Gaurko hitzaldia eta astelehenean hasiko den janari bilketa Guk soberan daukagu, haiek EZ lelopean egingo dira.