Gernika-Lumoko Andra Mari koralak 40 urte beteko ditu aurten, eta horren harira, hainbat kontzertu antolatu ditu.
Bihar emango dute lehen emanaldia, doan, etxean: Elai-Alai aretoan, 19:30ean.
Duela 40 urte,
ekainaren 8an eman zuen bere lehen kontzertua Andra Mari koralak. Bazegoen
orduan Andra Mari parrokian koral bat,
Ricardo Zallo zuzendari zuela. Ordura arte,
gizonezkoek baino ez zuten parte hartzen Gernikako koruetan, eta
Zallok egoerari buelta eman, eta
abesbatza mistoa sortzea lortu zuen.
Dena den, Gernika-Lumotik alde egin zuen gerora, eta haren
lekukoa hartu zuen Jose Antonio Arana Martijak, ordura arteko Santa Zezili abesbatzari jarraipena ematekotan. Hala sortu zen gaur egun ezagutzen den Andra Mari korala. Orduz geroztik, lau zuzendari izan ditu: Arana Martija bera, Fernando Abaunza, Gorriño eta egun zuzendaria den Carolina Fetescu.
Gaur egun, herritar askok eta askok parte hartzen dute abesbatzean;
musika mundua gustuko duten gernikarrak biltzen ditu, hain zuzen ere. Horiek «gustura» joaten dira entseguetara, eta gainontzeko herritarrei ere parte hartzeko deia egiten diete: «Ateak zabalik ditugu».
Gaur egungo
parte hartzaileena ez ezik, orain arte egondakoen
lana ere goraipatu du Iñigo Magunagoikoetxea kultura zinegotziak; «Egiten duten lana eta sakrifizioa azpimarratu nahiko nituzke, urtero-urtero errepertorio bat ateratzen dute».
Fetescuk, bere aldetik, kantarien talentua ez ezik, horien giza ezaugarriak ere azpimarratu nahi izan ditu.
Urte osoko egitaraua
Abesbatzaren zuzendariak, bestalde, datozen hileotarako aurreikusita dituzten emanaldien berri eman du.
Ekainaren 23an, esaterako,
Mundakan egongo dira, bertako abesbatzagaz batera, eta
30ean, aldiz,
Parisera bidaiatuko dute, Euskaletxeko Gernika koruagaz abesteko.
Uztailaren 14an,
Urdaibaiko Organuak zikloaren baitan kontzertua emango dute
Mundakako Andra Mari parrokian, Benantzi Bilbao organu joleagaz batera. Eta
egun bat beranduago, Gernika-Lumoko Andra Mari elizan egongo dira, Bilbaogaz beragaz batera.
Uda igarota,
azaroan jarraituko dute 40. urteurrenaren harira antolatutako emanaldiekin. Hilaren
17an Gasteizera joango dira, eta han, Lautadako orkestragaz eta Mairu abesbatzagaz kantatuko dute.
Azaroaren 25ean, ostera, etxean abestuko dute; hain zuzen ere,
Andra Mari elizan.
Fair Saturday ekimenaren baitan kontzertu solidarioa emango dute. Eta emanaldi bera errepikatzeko asmoa agertu dute
2019. urtean, Agurainen.
Gainera,
Gabonetan, ezustekoz betetako kontzertua emango dute Gernikan bertan, «herritarrekin Gabon sasoiaren etorrera ospatzeko».
GAUR EGUNGO PARTE HARTZAILEAK
Estibalitz Arrizabalaga
Alain Txarterina
Juli Foruria
Agurtzane Arriaga
Denis Azkarate
Fernando Gastelua
Isaac Azizi
Marga Obieta
Goizalde Undabeitia
Fabiana Aleluia
Jabi Yarza
Olatz Arana
Bittor Zarrabeitia
Yerge Harismendy
Gabriel Irazabal
Juan Mari Mandaluniz
Gregorio Letamendi
Jabi Allika
Idoia Lopez de Larruzea
Guillermo Borda
Roberto Oar
Itsaso Arana
Jose Mari Uribe
Agurtzane Arriola
Marisa Onaindia
Nievi Ortuzar
Carolina Fetescu
Belen Abadia
Sergio Eguren
Angelina Zuda
Juan Mari Calzada
Irene Ojanguren
Juanito Bilbao
Josefina Ozamiz
Alberto Aboitiz
Bego Durana
Victor Delgado
Nerea Saitua
Iratxe Alvarez
Amagoia Lopez de
Larruzea
Jesus Arriaga
Patxi Bilbao
Gotzon Asua
Cristina Sardui
Jon Rike
Ramon Jaio
Maite Gandarias
Martin Montes