Urretabizkaiaren '3 Mariak' liburuaz ariko dira gaurko irakurle txokoan
Bermeoko Udal Liburutegiak irakurle txokoaren saio berri bat hartuko du gaur; hain justu, Arantxa Urretabizkaiaren 3 Mariak liburuaz ariko dira bertaratutakoak 18:30ean hasita. Arrate Egaña idazlea izango da saioa dinamizatuko duena.Hainbat gai lantze...
Hainbat gai lantzen ditu 3 Mariak liburuak: adiskidetasuna, tolerantzia, askatasuna… Hala ere, bizipoza ardatz hartuta, zahartzaroaz ari da batez ere. Hala, 80 urteko emakumeak erronka berriak aurkitzeko dituen beharrak azaltzen ditu.
Talde giroan aritzen dira irakurle txokoaren saioetan, eta horien bitartez, literaturari buruzko solasaldiak indartu eta euskal literatura eta idazleen lana ezagutzera ematen dute.