Ondarroako Gaztetxearen 13+15=28 urteurrena ospatuko dute zapatuan
Bazkarian parte hartu nahi dutenek aldez aurretik izena eman behar dute, Anaitasunan edo Gaztetxean. The Oiers taldeak girotuko du bazkalostea, eta Dena taldea ariko da gauezOndarroako Gaztetxearen 13+15=28 urteurrena ospatuko dute zapatuan. Egun osoko...
Bazkarian parte hartu nahi dutenek aldez aurretik izena eman behar dute, Anaitasunan edo Gaztetxean. The Oiers taldeak girotuko du bazkalostea, eta Dena taldea ariko da gauez
Ondarroako Gaztetxearen 13+15=28 urteurrena ospatuko dute zapatuan. Egun osoko jaia izango da, eta Gaztetxea herriaren parte dela aldarrikatzeko, Ondarroa musikagaz girotuko dute. Azken urteetan egin modura, jaia eguerdian hasi eta domeka goizaldera arte luzatuko da.Urteurrena ospatzeko ekintza nagusiak zapatuan egingo badira ere, dagoeneko motorrak berotzen hasita daude. «Aurten jaia egun bakarrean egin ordez, egitaraua zabaldu eta ekintzak maiatza osoan egin ditugu», esan dute Ondarroako Gazte Asanbladako kideek.
Musikagaz herria girotzen
Karro poteoagaz hasiko dira eguneko ospakizunak. «Herrian zehar ibiliko gara, musika lagun, eguna girotzen». Ostean, bazkaria egingo dute. Horretan parte hartu nahi dutenek aldez aurretik izena eman beharko dute, Anaitasunan edo Gaztetxean.
Bazkalostea The Oiers talde ondarrutarrak girotuko du, eta iluntzean berriro ere musikaz girotuko dituzte herriko kaleak.
Jaiagaz amaitzeko, Dena taldearen kontzertua eta Time to Roots musika jartzailearen saioak egongo dira Gaztetxean bertan. «Dena taldeko kideak gazte-gazteak dira. Gaztetxeko agertokia utzi nahi izan diegu eurek dakitena egiteko».