Bermeoko zaharren egoitza, musikaz alaitzen
Bermeoko musika eskolako irakasleek kontzertua eskaini zuten atzo goizean udalaren zaharren egoitzan. Egoiliarrek musikagaz gozatu ahal izan zuten, eta abestera ere animatu ziren, giro ederra sortuz. Bermeoko Udalaren zaharren egoitzako lorategian egin...

Bermeoko musika eskolako irakasleek kontzertua eskaini zuten atzo goizean udalaren zaharren egoitzan. Egoiliarrek musikagaz gozatu ahal izan zuten, eta abestera ere animatu ziren, giro ederra sortuz. Bermeoko Udalaren zaharren egoitzako lorategian egin zuten kontzertua, eta egoitzako bizilagunekin batera Benito Ibarrolaza Bermeoko alkateordea egon zen.