Ana Apika ipuin kontalariak 'Ikusi-makusi' saioa eskainiko du, Bermeon
Ana Apika ipuin kontalaria Bermeoko Udal Liburutegian egongo da bihar, 18:00etatik aurrera, Bermeoko Udalaren ekimenez.Apikak eskainiko duen ikuskizunak Ikusi-makusi izenburua dauka, eta ipuinetan murgiltzeko jokoak eta asmakizunak erabiliko ditu ikus-...
Apikak eskainiko duen ikuskizunak Ikusi-makusi izenburua dauka, eta ipuinetan murgiltzeko jokoak eta asmakizunak erabiliko ditu ikus-entzuleekin jolasean. «Ikusten denagaz eta aldi berean ikusten ez denagaz jolasean, gure irudimenak leku guztietara eramango gaitu, infinitura eta urrun-urrunago», azaldu du ipuin kontalariak.
Bermeoko Udalak jakitera eman du saioa 4 urtetik gorako umeei zuzenduta dagoela, eta sarrera doakoa izango da. Hala eta guztiz ere, 50 umerentzako edukiera mugatua egongo da ikuskizunerako.