Zabalik dago Euskal Herriko 21. Kamiseta Azokarako izen ematea
Ekainaren 30ean ospatuko dira 21. Zapato Azule eta Euskal Herriko 21. Kamiseta Azoka, Ondarroan. Azken horretan parte hartu nahi dutenek ekainaren 15era arte izena eman ahal dute.Horretarako, 94-613 43 53 edo 685 76 97 83 telefono zenbakira deitu edo l...
Horretarako, 94-613 43 53 edo 685 76 97 83 telefono zenbakira deitu edo luterl@outlook.com helbidera posta elektronikoa idatzi ahal dute interesatuek. Telefonorik hartu ezean, mezua uzteko eskatu dute azokaren antolatzaileek.
Ohi legez, Latxanbre plazan (Zubi Zahar ondoan) egingo da azoka, 11:00etatik 15:00etara bitartean, eta erakusmahaiak 10:00etatik 11:00etara muntatu ahalko dira.
Azokako kamiseta onena eta Ondarroako kamiseta onena sarituko dituzte. Sariak azokako partaideek aukeratuko dituzte boto bidez.