Julen Erezuma izan da onena Erandioko saioan
Domekan jokatu zuten 2018ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren Udabarri faseko azken aurreko saioa, Erandion. Bertan, sei bertsolarik parte hartu zuten; horien artean, Gernika-Lumoko Julen Erezuma Arzanegik eta Beñat Bilbao Landak. Bigarrenari 13,5 pun...
Irabazleak 173,5 puntu lortu zituen, eta bigarren postuan geratu zen Loizagak, berriz, 160 puntu. Hirugarren Arrutiak egin zuen (159 puntu) eta laugarren Beñat Bilbaok (154,5 puntu). Galder Bilbao eta Barruetabeña geratu ziren sailkapeneko bosgarren (138 puntu) eta seigarren postuan (136,5 puntu), hurrez hurren.
Zapatuan, aldiz, Areatzan jokatu zuten saioa, eta irabazlea Ander Uzelai Aristi izan zen, 169,5 puntugaz. Bertan parte hartu zuen Mendexako Xabier Iturraspe Gandiagak, eta bosgarren egin zuen, 136 puntugaz.
Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren Udaberri faseko azken saioa zapatuan jokatuko dute, Abadiñon. Bertan erabakiko da zeintzuk izango diren Udazkeneko fasean kantatuko dutenak. Lea-Artibaiko eta Busturialdeko bertsolariak ere ariko dira bertan kantuan: Muxikako Gurutz Uruburu Ibarguengoitia eta Markina-Xemeingo Eneko Arrate Sololuze. Haiekin batera, Arrigorriagako Arkaitz Zipitriak, Bilboko Asier Urkizak, Gamiz-Fikako Ibon Larrazabalek eta Deustuko Mikel Aiartzaguenak parte hartuko dute. 17:30ean hasiko dute saioa, Matienako Errota Kultur Etxean.