Jesus Mendibe, bigarren Hiru Txirlo Txapelketaren 8. saioan
Gipuzkoako 49. Hiru Txirlo Bola Joko Txapelketaren azken-aurreko saioa jokatu zen zapatuan, Azpeitiko Garmendipeko bolatokian. Guztira 48 bolarik parte hartu zuten jaurtialdian, eta 9 txirlogaz lehenengo seiren artean gelditu zen Lasturko taldeagaz jok...
Datorren zapatuan jokatuko da azken saioa, 17:00etan, Azkoitiko Floreagako bolatokian, eta txapelketa oraindik erabakitzear dago. Txirlo bakarreko aldeagaz lehen hiru postuetan daude San Migeleko Unai Loiola (36 txirlo), Floreagako Gorka Etxaniz (35 txirlo) eta San Migeleko Xabier Loiola (35 txirlo).