Hirigintza inklusiboa aztertzeko ibilaldi parte hartzailea, bihar

Udalerrian kontuan hartu beharreko arazo, beharrizan eta balizko irtenbideei buruzko erradiografia osatu nahi du Lekeitioko Udalak Hiri Antolamendu Plan Orokorrean (HAPO) barneratzeko, eta horretarako, Lekeitioko hirigintza inklusiboa aztertzeko ibilal...

Udalerrian kontuan hartu beharreko arazo, beharrizan eta balizko irtenbideei buruzko erradiografia osatu nahi du Lekeitioko Udalak Hiri Antolamendu Plan Orokorrean (HAPO) barneratzeko, eta horretarako, Lekeitioko hirigintza inklusiboa aztertzeko ibilaldi parte hartzaile bat antolatu du herrian zehar. «Ibilbide horregaz, azken hilabeteetan Lekeition egindako HAPOren elkarrizketa eta inkesta ezberdinei jarraipena ematea bilatzen da, Lekeitio bere herritarren beharrizanetara gehiago hurbiltzeko helburuagaz», azaldu dute.

Bihar egingo da ibilaldia, eta nahi duten herritar guztiek parte hartu ahalko dute. 18:00etan jarri dute hitzordua, Eskolapean. Hiru kilometroko bidea eginez, elkarrizketetan atzeman dituzten gune berezienak kontrastatuko dituzte.