Bikaintasunaren kirol proiektuaren parte izango da Ager Solabarrieta
Proiektua osatzen duten 21 kirolarien artean dago ondarrutarra. Paralinpiar Jokoetan euskal kirolarien parte hartzea sustatzea du helburu. Olinpikoak izateko ahalmena dutenei lagundu nahi dieBasque Teamek eta Kirol Egokituaren Euskal Federazioak bikain...
Proiektua osatzen duten 21 kirolarien artean dago ondarrutarra. Paralinpiar Jokoetan euskal kirolarien parte hartzea sustatzea du helburu. Olinpikoak izateko ahalmena dutenei lagundu nahi die
Basque Teamek eta Kirol Egokituaren Euskal Federazioak bikaintasunezko kirol proiektua aurkeztu dute. Eta berau osatzen duten 21 kirolarien artean Ager Solabarrieta tiratzaile ondarrutarrak parte hartuko du.Proiektuak Tokio 2020ko, Beijing 2022ko eta Paris 2024ko Paralinpiar Jokoetan euskal kirolarien parte hartzea sustatzea du helburu. «Bikaintasunezko kirol proiektuak martxan jarri dira datozen hitzorduetan olinpikoak izateko potentzialtasun edo ahalmena duten kirolariekin», azaldu dute.
Nazioarte mailan kategoria absolutuan emaitza onak dituzten kirolariei beka eman beharrean (Basque Team fundazioak egiten du hori), Bikaintasunezko kirol proiektuak kirolarien eki- menetara bideratuko ditu baliabideak. «Fundazioak ez die bekarik emango kirolariei proiektuaren parte izateko. Batek ez du bestearekin zerikurisik».
Beste 11 egitasmo
Basque Team Fundazioak, Euskal Federazioek eta Euskal Federazioen Batasunak proiektu hori eta beste 11 jarri dituzte martxan, hurrengo hitzordu olinpikoetan euskal kirolarien parte hartzea bultzatzeko asmoz. Euskal federazioek zuzenduko dituzte proiektuak, eta horretarako Basque Teamen laguntza ekonomikoa eta irudi eta komunikazio aholkularitza izango dituzte.
Kirol egokituaz gain, surfak, eskaladak, karateak, atletismoak, judoak, arraunak, errugbiak, eskubaloiak, badmintonak, mahai tenisak eta piraguismoak ere bikaintasunezko proiektua eramango dute aurrera.