Begoña Magunacelaiak eta Naiara Blancok, 2018ko Lore Lehiaketaren irabazleek, saria jaso dute gaur Idurre Bideguren Bermeoko alkatearen, eta Santi Murua Berualaren zuzendariaren eskutik.
Argazkia: Bermeoko Udala
Begoña Magunacelaiak fatxadaren kategorian irabazi du (Klara Deuna Eskilarak 8) eta Naiara Blancok lehio-balkoi kategorian (Andra Mari, 18 – 2. Ezk.). Sariei dagokienez, leiho eta balkoi ederrenaren irabazleari 100 euro eta Aita Guria baleontzian lagun birentzako pase berezia eman zaio. Fatxadarik ederrenaren saridunak, ordea, 300 euroko saria eta etxebizitza bakoitzeko Aita Guria baleontzia bisitatzeko lagun birentzako pase berezia jaso ditu.