Kanta Kanta loruekoak abestera aterako dira bihar
Hilero bezala, Bermeoko talde ezberdinek Kanta Kanta lorue kantu ekimena antolatu dute herriko kaleetatik zehar abesten aritzeko. “Kantuzalea bazara, hartu zure lagun kuadrila eta animatu gugaz Arrain Azokaren estreinaldia ospatzera”, adierazi dute antolatzaileek.
20:00etan geratu dira Goiko Plazatik ateratzeko, eta Torronterotik pasaz kalerik kale abesten arituko dira.