Gababus zerbitzua martxan dago, beste urte batez
Gababus zerbitzua martxan dago berriro ere. Berriatuko San Gregorio jaietan eman zuten lehenengo zerbitzua, zapatuan, hain zuzen. Eta irailaren 21era arte martxan egongo dela esan dute. Zerbitzua 14 eta 29 urtera arteko gazteei zuzenduta dago.Udal bako...
Udal bakoitzak bere egutegia zehaztu du, eta aldaketaren bat edo beste egon ahal bada ere, Gababusaren egutegia jakitera eman dute.
Orain dela bost urte
Gababus zerbitzua 2013an jarri zuten martxan, gazteek eskualdeko herriko jaietara autobusez joan ahal izateko. Urte hartan 1.533 erabiltzaile eduki zituen, eta urtez urte erabiltzaileak gehitzen joan dira. Hala, iaz 4.733 zenbatu zituzten.
Amankomunazgoak Lea-Artibaiko hamabi udalekin batera eskaintzen du garraio zerbitzua. «Modu horretan, gazteek eskualdeko jai garrantzitsuetara modu seguruan joan eta itzultzeko aukera bermatzen da, gertatu ahal diren istripuak edo ezbeharrak saihestuz».