Oihane Perez bigarren geratu da Europako mendietako trailean
Hainbat arrolapetarrek parte hartu zuten zapatuan Europako mendietako trailean (Gran Trail Picos de Europa), eta Oihane Perez gernikarrak bigarren sailkatu zen, 35 kilometroko mendi lasterketan.Hain zuzen ere, hainbat kategoriatako 55 kilometroko, 35 k...
Hain zuzen ere, hainbat kategoriatako 55 kilometroko, 35 kilometroko, 22 kilometroko eta 10 kilometroko mendi lasterketak lehiatu zituzten Asturiasen.
Perezek 4 ordu, 48 minutu eta 36 segundotan amaitu zuen proba. Enara Oronoz Mateo izan zen lehenengo emakumea; 4 ordu, 11 minutu eta 3 segundoko marka lortu zuen. Cangas de Onis Atletismo taldeko Veronica Gutierrezek osatu zuen podiuma (04.51.51).
Jairo Huerdo asturiarra izan zen modalitate horretako lehenengo sailkatua. 3 ordu, 23 minutu eta 42 segundo behar izan zituen ibilbidea osatzeko. Ander Garitagoitia irabazlearengandik minutu 1 eta 58 segundora sartu zen helmugan. Juanan Torres izan zen hirugarren sailkatua. 3 ordu, 25 minutu eta 55 segundotan amaitu zuen.
Perezegaz batera, Arrolape Mendi Klubeko beste bederatzi korrikalarik lehiatu zuten Europako mendietako traila. 35 kilometroko proban parte hartu zuten Gorka Cabellok, Oskar Moralesek, Xabier Zabalak eta Kepa Regulezek.
22 kilometroko mendi lasterketa lehiatu zuten, berriz, Ibon Bilbaok, Iker Arrienek, Josu Orbañanosek, Aitzol Cortijok eta Ruben Medranok.
Picos de Europako Parke Nazionalean lehiatutako proba hori Benia de Onis udalerrian hasi eta amaitu zuten. Hala, leku ikusgarrietatik egin zuten lasterketa, eta 55 kilometroko ultra trailean, esate baterako, Covadongako aintzirak, Majada de Belbin, Canal de Culiembru, ruta del Cares, Canal de Trea eta Vega de Ario paraje ederretatik pasatu ziren parte hartzaileak.