Ohorezko hamasei euskaltzain berrietatik bost bertokoak dira
Euskaltzaindiak hamaika gizonezko eta bost emakume izendatu ditu. Besteren artean, Arantxa Urretabizkaia, Txaro Arteaga, Pello Zabala eta Sabin Salaberri daude zerrendanHamasei ohorezko euskaltzain berri izendatu ditu Euskaltzaindiak. Bost emakumezko e...
Euskaltzaindiak hamaika gizonezko eta bost emakume izendatu ditu. Besteren artean, Arantxa Urretabizkaia, Txaro Arteaga, Pello Zabala eta Sabin Salaberri daude zerrendan
Hamasei ohorezko euskaltzain berri izendatu ditu Euskaltzaindiak. Bost emakumezko eta 11 gizonezko dira; bost bizkaitar, sei gipuzkoar, bi lapurtar eta baxenabartar, arabar eta nafar banak osatzen dute aipatu zerrenda.Hain zuzen, bost bizkaitar horiek Lea-Artibai eta Busturialdeko herritarrak dira: Martxel Andrinua Lariz, Abel Muniategi Elortza, Jose Maria Rementeria Ibarluzea, Txomin Solabarrieta Etxaburu eta Julen Urkiza Txakartegi.
Aipatu hamaseikoan askotariko jatorriko zein lanbideetako pertsonak daude; hezkuntza, filosofia, soziolinguistika, bertsolaritza, literaturgintza, kazetaritza, kantagintza edota itzulpengintza arloan ari diren edo aritu izan diren pertsonak izendatu dituzte.
Apirileko osoko bilkura
Jakitera eman dutenez, apirilean Bilbon egin zuten osoko bilkuran izendatu zituen Euskaltzaindiak. Bere arautegiaren arabera, Euskaltzaindiak aldiro-aldiro izendatzen ditu ohorezko euskaltzainak. Beti ere, «euskarari egindako mesede bikainengandik» nabarmendu diren pertsonen artean egiten dute aukeraketa.
Aipatutako bost pertsonekin batera, honako hauek osatu dute ohorezko euskaltzain berrien zerrenda: Miren Jone Azurza Aristegieta, Arantxa Urretabizkaia Bejarano, Auxtin Zamora Durruty, Henri Duhau, Izaskun Gastesi Zubeldia, Jose Antonio Aduriz Zabala, Pello Zabala Bengoetxea, Sabin Salaberri Urzelai, Manex Pagola, Mari Jose Azurmendi Aierbe eta Txaro Arteaga Ansa.
Orain dela lau urte
Euskaltzainen azken aurreko izendapena 2014. urteko maiatzaren 30eko Donostiako osoko bilkuran egin zuten.
Oraingo honetako hamaseikoagaz, 49 gizon-emakumek osatzen dute ohorezko euskaltzainen zerrenda.